2019/06/24

UDARAKO LANAK

Egun on lagunak:

Esan nizuen bezala uda zoriontsu eta lasai bizitzeko garaia da baina tarteka lanen bat edo arlo batzuk indartzeko aukera izan dezakezue. Gauzak horrela hainbat arlo eta aspektu lantzeko irizpideak hemen dituzue.

MATEMATIKA

Matematika jorratzeko ikasturtean zehar landutako edukiak atxikitzen dizkizuet. Honekin batera matematikako liburuan hainbat ariketa eta buruketa gelditu dira ebatzi gabe. Hau osatzeko helburuarekin, nahi izanez gero, Luis Peredaren problemak ebazteko lantegia liburua ere erabili dezakezue.

ikasturtean egindako lana

HIZKUNTZAK

Arlo honetan batez ere irakurketa lantzeko baliabideak txertatuko ditut. GOGORATU, IRAKURRI! blogean zuen mailarako irakurketa lista bat duzue. Zeozer zehatzagoa nahi izanez gero liburu hauek gomendatzen dizkizuet:


  • txiri-txiri irakurgaiak (Lagunartean Zubia)
  • irakurmena eta ulermena (Ibaizabal)
Idazmena lantzeko erabili blogean txertatutako errubrikak eta ANIMO! IDATZI UDAN GERTATUTAKO GAUZA INTERESGARRIEI BURUZ!

TXANELA

Hurrengo ikasturteari begira gaiak oso anitzak dira: industrializazioa eta historia, Europako mapak eta kulturak, esperimentu kiniko eta fisikoak, PANGEA, lur geruzak ... 

ERABILI DOKUMENTALAK ETA YOUTUBEKO BIDEOAK

Uda ona izan, IZAN ZAITEZTE ZORIONTSU



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina